XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ONDO JOAN-BA HURRENGORARTE! Horrelako hitz goxoak esanda agurtu ziren.Bakarrik gelditu zenean Nikolasa etxe aurreko zelaira joan zen, eta sagar baten itzalean jarriz, gutunaren estalkia apurtzen hasi zen.
- Agur benur!, adios Paris!- oihuztatu zuen Nikolasak gutunak zekarrena ikusi bezain azkar.
Alde batera eta bestera saltoka hasi zen gero, handik zebilen ahate bat ia harrapatuz.
Agur benur! Adios Paris! Ahatea begira gelditu zitzaion.